Koldo Mitxelena Liburutegia

  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Koldo Mitxelena Liburutegia

Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegia Gipuzkoako Foru Aldundiaren liburutegiaren egoitza da. Zerbitzu publikoa da eta prestatuta dago 16 urtetik gorako pertsonen informazio, prestakuntza eta aisialdi beharrei erantzuna emateko. Adin hori bete ez dutenek heldu baten laguntza behar dute kontsultaren bat egiteko.

Jakintzaren arlo guztietako gaiei buruzko informazioa dago liburutegi horretan, baina, bereziki, giza zientziei eta euskal kulturari zuzenduta dago; hala, bilduma historiko garrantzitsuak edukitzeaz gain, hemeroteka eta erreferentzia atal garrantzitsu bat ere baditu, eta, gainera, dokumentu bilduma zabala du pertsona guztien eskura, euskarri guztietan maileguan uzteko.

 

 


Non