Bizenta Mogel Biblioteka Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalean sartuta dago; antzeko beste erakunde batzuekin lankidetzan dihardu, eta honako helburu nagusi hauek ditu:
- Informaziorako eta kultur produktuetarako irisgarritasuna bermatzea.
- Etengabeko prestakuntza eta gizarteratzea ahalbidetzea.
- Kultur jardueretan eta irakurzaletasuna bultzatzeko jardueretan parte hartzeko espazio bat eskaintzea.