Igartza literatura-sorkuntzako beka idazle berrientzat 2025

  • Igartza literatura-sorkuntzako beka idazle berrientzat 2025

Beasaingo Udalak, Beasaingo CAF (Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles) enpresaren babesarekin eta Elkar argitaletxearen laguntzarekin, euskal kultura zabaldu eta idazle gazteen lanari laguntza emateko asmoz, XXVIII. Igartza literatura sorkuntzako beka emateko prozedura arautzea da oinarri hauen xedea.

Dirulaguntza eskatzeko bete behar diren baldintzak

a) 35 urte bete gabe izatea.

b) Aurretik lan argitaraturik izatekotan, helduentzako bi liburu baino gehiago ez izatea.

c) Aurreko edizioetako Igartza Beka sariaren titularra ez izatea.

d) Narratibako lanak izatea: eleberria edo ipuin-bildumak.

e) Lanak jatorrizkoak eta euskaraz sortuak izango dira.

f) Ez da onartuko lehiaketaren batean saritutako eta argitaratutako idazlanik ez osotasunean ez zati batean, eta ezta moldatutako idazlanik ere.

Dirulaguntzaren zenbatekoa

Ordainketa modu honetan egingo da CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak diru ekarpena egin ondoren:

5.000,00 €, irabazlea izendatu bezain laster.

5.000,00 €, idazlana amaitu eta entregatutakoan eta epaimahaikoek onespena emandakoan.

Deialdiaren laburpena (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala)

Oinarriak (POSTdata Elkar)


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Otsailak 18(e)tik 2025(e)ko Ekainak 30(e)ra
  • EntitateaBeasaingo Udala, CAF, Elkar
  • Deialdi-motaBekak
  • SektoreaLiteratura
  • JardueraSorkuntza

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.