"Eres tú: de Mocedades a El Consorcio"

  • "Eres tú: de Mocedades a El Consorcio"
  • "Eres tú: de Mocedades a El Consorcio"
  • "Eres tú: de Mocedades a El Consorcio"
  • "Eres tú: de Mocedades a El Consorcio"

Zesatenjuenaz ekoiztetxeak ETBrentzat eta TVErentzat egin duen ekoizpen honek azken 50 urteetako euskal musika-talderik ikonikoenaren historia irudikatzen du. Mundu osoan ospetsuak, Eurovisionen bigarren geratu ondoren "Eres tú" abestiarekin, Mocedades nahiz El Consorcio taldeetako kideek —Iñaki Uranga, Amaia Uranga eta Estibaliz Uranga, Carlos Zubiaga eta José Ipiña—, mende erdi batez isilpean gordetako xehetasun eta pasadizo pertsonalak kontatzen dituzte dokumentalean. Bost hamarkada hauek askorako eman baitute: pozak, desadostasunak, ongietorriak, agurrak, talde berrien sorrera... Horrela, dokumentalak taldekideak orain arte inoiz ikusi ez ditugun moduan erakusten dizkigu.

Kontakizun honetan parte hartzen dute, halaber, beraiekin lan egin duten musikari eta profesionalek, senide eta lagunek, jarraitzaile espainiar eta latinoamerikarrek, Leire Martínez, Víctor Manuel, Rosa León, Anne Igartiburu eta Mayra Gómez Kemp aurkezleek, Jon Aramendi kazetariak, Oscar Gómez eta Emilio Santamaría ekoizleek eta Allende eta Maria Blancok, Sergio eta Estibalizen alabek.

Istorio honetako protagonisten adierazpenak RTVEko eta ETBko funtsetatik eta taldeko kideen artxibo pertsonaletatik ateratako artxiboko irudiekin osatzen dira. Horrela, muntaketan musika emanaldiak eta familia eremuko eszenak biltzen dira. Dokumentala batez ere Bilbon grabatu da, protagonisten jaioterrian, bai Alde Zaharreko kaleetan, bai Jazzon Aretoan.

ERES TÚ: DE MOCEDADES A EL CONSORCIO Lorea Pérez de Albenizek zuzendu du, Laura Gonzálezen gidoiarekin. Juantxu Beloki izan da argazki-zuzendaria, eta Xanti Salvador soinu-arduraduna. Hannot Mindegia arduratu da muntaketaz eta musikaz, eta Doxa postprodukzioaz. Goiuri Aldekoa-Otalora izan da produkzio-zuzendaria. Filmak RTVEren eta EiTBren parte-hartzea du, eta Bilboko Udalaren babesa.

Sinopsia

Mito handi baten atzean beti dago istorio handi bat. Mocedades eta El Consorcio taldeen istorioa 50 urtez kontatu gabe egon da orain arte eta dokumental honetan protagonistek esklusiban dena azalduko dute.

Haien lekukotasun ineditoak hain dira gizatiar eta hunkigarriak non agerian uzten duten zergatik dugun historiako euskal talderik ikonikoena.

Istorio zirraragarria da eta lehen pertsonan kontatua dago, ibilbide musikal mitiko baten mugarriak azaltzeko: Eurovisionetik igarotzea eta emanaldirik gogoangarrienak, taldearen ibilbidea bertan behera ia betiko utzi zuen trafiko-istripua eta El Consorcioren sorrera ekarri zuen zatiketa.

FITXA TEKNIKOA

  • Izenburua: Eres tú: de Mocedades a El Consorcio
  • Zuzendaria: Lorea Pérez de Albéniz
  • Urtea: 2023
  • Iraupena: 60 minutu
  • Generoa: dokumentala
  • Produkzio-etxea: Zesatenjuenaz
  • Produkzio-zuzendaria: Goiuri Aldekoa-Otalora
  • Gidoia: Laura Guillen
  • Muntaketa eta postprodukzioa: Hannot Mintegia, Doxa produkzioak
  • Soinua: Xanti Salvador
  • Argazkia: Juantxu Beloki
  • Jatorrizko musika: Mocedades, El Consorcio, Hannot Mintegia

FITXA ARTISTIKOA

  • Amaia Uranga
  • Estibaliz Uranga
  • Iñaki Uranga
  • Carlos Zubiaga
  • Jose Ipiña
  • Oscar Gomez
  • Maria Blanco
  • Allende Blanco
  • Victor Manuel
  • Mayra Gómez Kemp
  • Rosa Leon
  • Anne Igartiburu
  • Ion Aramendi
  • Leire Martinez
  • Emilio Santamaria

Dokumentala egiteko aholkulariak

  • Juan Carlos Gracia: musikaria
  • Gorka Reino: musika-ekoizlea
  • Ernesto Maestro: soinu-ingeniaria
  • Charo Penedo: banaketa
  • Yusan Acha: proiektuen zuzendaria
  • Daniel Lazard: online marketing and communication

Zuzendaria

Lorea Pérez de Albéniz Informazio Zientzietan lizentziaduna da (EHU 1997). 25 urte baino gehiagoko esperientzia du zuzendari, gidoilari eta erredaktore gisa, eta zinema eta telebistarako hainbat ikus-entzunezko proiekturen buru izan da —historikoak, dibulgaziozkoak eta entretenimenduzkoak—. 'Film Sozialak' Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdian zuzendari onenaren izendapena jaso zuen Itsasoari begira dokumentalagatik. Goazen gudari danok dokumentalean gidoilari gisa egindako lanari Lauaxeta saria eman zion Sabino Arana Fundazioak.

Produkzio-etxea

Zesantejuenaz ikus-entzunezko sektorean esperientzia handia duten profesionalek osatzen dute. Profesional horiek film luze dokumentalen ekoizpenean parte hartu dute, baita ikus-entzunezko produktuetan ere, hala nola telebista publikorako programetan.

Film luze dokumentalak

  • Itsasoari begira (2011)
  • Ordago a pequeña (2016)

Telebista-saioak

  • EITBrentzat haur- eta kultura-programen ekoizpena:
  • EITB Kultura (2005-2013)
  • Betizu (2001-2009)
  • Atrápame si puedes (2014 - gaur egun)
  • Los siete pecados capitales (2022)
  • Ztanda (2023)
Nueve Cartas

Laburrean

  • Egileak Lorea Pérez de Albéniz
  • Produkzio-etxeaZesatenjuenaz
  • HizkuntzaGaztelania
  • Estreinaldi-urtea2023