"Makers"

  • "Makers"

Oscar Gómez Mata aktore eta zuzendariak, Juan Loriente aktorearekin batera, Makers antzezlana estreinatuko du Euskadin, Azkuna Zentroko artista AZkide gisa egindako proiektuaren emaitza den lana.

Argiari, denborari eta maitasunari buruzko lana da Makers, eta gainezkatze komikoaren eta emozio-euspenaren artean egiten du bidaia, zentzugabekeriaren eta egiaren artean. Ikuskizun honek poetikoa eta filosofikoa nahasten ditu, bizirik dirautenentzako eskuliburu moduko batean, eta errealitatean dugun iragaiteari irtenbideak ematen saiatzen da.

Makers-en funtsezko eginkizunetik sortzen da pieza: argia egiteko ikertzea. «Detektibeak gara, sentipenaren azpian hautematen dena bilatzen, errealitateari irtenbide poetikoa aurkitzen saiatzen gara», azaldu du Azkuna Zentroko artista AZkideak. Ondoriozko ikuskizunean, «bikote komiko» honek gai klasikoak jorratzen ditu, hala nola maitasuna, denbora eta argia, umore hunkigarriarekin nahasita. Horrela, beste ikuspegi bat ematen digute ertz lausoak eta zalantzazkoak dituen garai hauskortu honen egunerokotasunari buruz.

Sortzaileak iazko urtearen hasieran hasi ziren proposamen eszeniko hau lantzen. Óscar Gómez Matak gogora ekartzen duenez, prozesu «gorabeheratsua izan da, 2020an gertatu den guztia bezala». Denbora horretan, «entseguko asteak bertan behera utzi behar izan ditugu, egutegiko beste egun batzuetara eraman, eta gure lana maker-aren esaerara egokitu behar izan dugu: Daukagunarekin konpondu», esan du koreografoak.

Proposamen eszenikoan bereizten ditu, batetik, alde epikoena, non antzerkia «espioitza-modu bat den, mundua zaintzeko ikerketa-modu bat», eta, bestetik, alderik intimoena, «sentimenaren azpian ezkutatuta dagoen sentiberatasuna hautematen saiatuz». Óscar Gómez Matak zuzentzen duen L'Alakran konpainiaren lanen ildoko ikuskizuna.

Horrela, maker-ek protokoloak sortzen dituzte errealitatea zelatatzeko. «Gainjarritako geruzen istorio bat da obra, hostoak kentzen dizkiogu egiazkotzat jotzen dugunari, sentitzea espero ez genuena aurkitzeko». Makers-en «ustekabea eta susmoa dago. Maker-en jarrera egokia Daniel Innerarityren (filosofoa) esaldi honetan dago definituta: "...errealitatea konplexua da, eta norbaitek modu bitarrean planteatzen duenean, susmoa hartzeko beharra dugu"».

Aktoreak

OSCAR GÓMEZ MATA (Irun, 1963). Aktorea, zuzendaria, egilea eta eszenografoa da. Espainian hasi zen antzerki-jardueretan, eta 1987an Legaleón-T konpainiaren sortzaile-kide izanik, ikuskizunak sortu zituen horiekin 1996ra arte. 1997an, L'Alakran konpainia sortu zuen Genevan, eta zuzendaritza, sorkuntza, dramaturgia eta zenbait ikuskizunetako testuak egin ditu bertan. 2013. urteaz geroztik, arauzko irakaslea da Manufacture-n, Suitzako frantseseko antzerki eskolan. (HETSR) Suitzako antzerkiko sari nazionala 2018an.

JUAN LORIENTE. Kantabriako aktorea, antzerki-arloan ezagunagoa, ohikoa baita Rodrigo Garcíaren eta La Carnicería Teatroren muntaketetan. Noizean behin zineman ere egin du lan, besteak beste, La espalda de Dios (Pablo Llorca) eta Smoking Room (Cesc Gay) filmetan.

Fitxa

  • Ideia eta zuzendaritza: Oscar Gómez Mata
  • Aktoreak: Juan Loriente, Oscar Gómez Mata
  • Testuak: Agustín Fernández Mallo, Rodrigo García, Oscar Gómez Mata
  • Laguntza artistikoa: Delphine Rosay
  • Laguntza aktoreekin: Espe López
  • Argia eta zuzendari teknikoa: Leo García
  • Soinua: Aymeric Demay
  • Musika osagarriak: Las Colombinas, Carnival in Coal, Hiroki y Mi-yan, Novedades Carminha, Anton Bruckner
  • Espazio eszenikoa: Vanessa Vicente
  • Jantziak: Doria Gómez Rosay
  • Ekoizpena eta administrazioa: Aymeric Demay
  • Banaketa: Compagnie L'Alakran / Carlota Guivernau
  • Koprodukzioa: Compagnie L'Alakran, Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao, Théâtre Saint-Gervais-Genève, Théâtre populaire romand - La Chaux-de-Fonds
  • Laguntza: Pro Helvetia, Loterie romande, Fondation Ernst Göhner

Laburrean

  • Egileak Oscar Gómez Mata
  • KonpainiaCompagnie L'Alakran
  • HizkuntzaGaztelania
  • Estreinaldi-urtea2021