"Euskadi" filmaren eta "Basker" eta "Bonde i Baskerland" dokumentalen emanaldia

Bilbao Martxoak 15

Loraldia 2017 jaialdiaren barruan.

Rene Le Hennaff zinegile frantsesak orain dela 80 urte eta hiru dimentsiotan (Lumiere etxearen “cinema en relief” sistema esperimentalean) burutu zuten filma da Euskadi. 1936an errodatu zen Ipar Euskal Herrian baina sekula ez zen estreinatu gure herrian. Euskal zinemaren historian agertzen zen aipamena baina aurkitu gabe zegoen, Josu Martinez zinegileak eta Euskal Herriko Unibertsitateko zinema ikerleak Parisen aurkitu arte. Oraingoan, Loraldiak Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean dokumentala ekarri du estreinatu ahal izateko. Beraz, proiekzio historikoa izango da.

Zinema programazioa biribiltzeko, 1960ko bi suediar dokumental pantailaratuko dira: Basker eta Bonde i Baskerland. Dan Grenholm eta Lennart Olson zinegileek grabatu zuten duela bost hamarkadako euskal kultura islatu nahian. Argibel Euba Ugarte zinema ikerleari esker bi harribitxi zinematografiko hauek argia ikusi dute.

 


Laburrean

Non