Mugikortasunerako dirulaguntzak: AT! Musika (2025)

  • Mugikortasunerako dirulaguntzak: AT! Musika (2025)

DIRUZ LAGUNDUTAKO JARDUERAK: MUSIKA-BIRAK

Deialdi honen ondorioetarako, musika-biratzat hartuko da euskararen eremu geografikotik kanpo, 2025. urtean, gutxienez 4 kontzertu ematea 3 hiri desberdinetan.

Salbuespenez, euskara hutsez emandako kontzertuetan, emanaldia bakarra izanda ere diruz lagunduko da, honako baldintzetako bat betez gero:

  • Nazioarteko musika jaialdi batean aritzea (gutxienez hiru herrialdetako musika taldeak izan beharko dira programazioan eta webgunea ingelesez izan beharko da).
  • Nazioarteko hiriburu bateko areto batean aritzea; betiere aretoak 300 pertsona edo gehiagoko edukiera badu.

Taldeko musikariez gain, gehienez bi laguntzailerentzako (teknikari, manager…) gastuak onartuko dira eskaeran.

ONDOKOETARAKO EZ DA DIRULAGUNTZARIK EMANGO:

a) Musikako esportazio agentzia, edo baliokide, batek musika azoketan antolatu edo babesten dituen kontzertu edo showcase-etarako.

b) Herriko festetako programetan sarturiko emanaldi eta berbenetarako.

c) Kalean kontraturik gabe egiten diren emanaldietarako.

d) Katxetik edo takilarik trukean jaso gabe egiten diren emanaldietarako:

  • Katxetak taldekide bakoitzeko 125 €koa izan beharko du, gutxienez.
  • Eskaeran aurkeztutako kontzertua abiapuntutik 5.000 km baino urrunago denean, katxetaren truke egiten den kasuetan bakarrik onartuko da.

e) On line informazio eguneraturik ez duten espazioetan egitekoak diren emanaldietarako.

f) Kanpoan geratuko dira hamabi lagun edo gehiagoko birak diruz laguntzeko eskaerak.


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Apirilak 5(e)tik 2025(e)ko Irailak 30(e)ra
  • EntitateaEtxepare Euskal Institutua
  • Deialdi-motaDirulaguntzak
  • SektoreaMusika
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.