Kimuak 2025 film laburren aukeraketan parte hartzeko deialdia

  • Kimuak 2025 film laburren aukeraketan parte hartzeko deialdia

Euskal film laburrak sustatu, zabaldu eta banatzeko KIMUAK programa publikoaren 2025eko edizioan parte hartzeko deialdia zabalik dago.

Dei honetan hautatuak suertatzen diren film laburrak KIMUAK deiturapean jasoko dira eta nazioarteko zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ospakizun garrantzitsuenetara bidaliko dira.

Aukeraketan parte hartu nahi duten zuzendari edo ekoizleek 30 minututik beherako iraupena duten lanak bidali beharko dituzte. Parte-hartzaile bakoitzak nahi beste film labur aurkeztu ahal izango ditu, betiere 2024ko ekainaren 1etik aurrera osatutakoak badira.

Euskal Hirigune Elkargoko eta Nafarroako Foru Komunitateko euskarazko film laburrak onartuko dira. EAEko film laburren kasuan, edozein hizkuntzatan egindakoak izan daitezke.

Filmek komertzialki estreinatu gabeak izan behar dute, eta zinemaldi baten testuinguruan plataforma publikoren baten bitartez hedatuak izan diren lanen onarpena ebaluatuko da. Halaber, lanok gehienez 25 zinemalditara aurkeztu izatea onartuko da.

KIMUAK Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen programa bat da, 1998az geroztik Euskal Herrian ekoiztutako film laburren nazioarteko hedapena sustatzen duena. Zineuskadik kudeatu eta mundu osoko azoka eta jaialdietan banatzen du, eta Etxepare Euskal Institutuak finantzatzen du. Halaber, Euskadiko Filmategiaren lankidetza jasotzen du film laburrak proiektatzeko.


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Martxoak 24(e)tik 2025(e)ko Apirilak 23(e)ra
  • EntitateaEusko Jaurlaritza
  • Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
  • SektoreaIkus-entzunezkoa
  • JardueraBanaketa, Sustapena eta zabalkundea
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.