"Lautan Hiru" antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza 2026

Euskararen Akademiak 2020an sortu zuen antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza, Bilboko Udalaren babesarekin, eta orain seigarren deialdia plazaratu du. 

2.500 euroko laguntza emango zaio hautatutako lanari (gidoia + antzezlanaren ekoizpena).

Oinarri-arauen artean, hona hemen garrantzitsuenak:

  • Antzezlanek, gehienez ere, 30 minutu eta, gutxienez, 15 minutuko iraupena izan behar dute.
  • Testuek euskaraz idatzita egon behar dute.
  • Antzezlanak jatorrizkoak eta estreinatu gabekoak izan behar dira.
  • Lanak areto txikietan antzezteko modukoak izango dira; hau da, formatu txikikoak.
  • Lanak (gidoia + proiektuaren ezaugarri nagusiak) bidaltzeko epea 2025eko urriaren11n amaituko da.


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Martxoak 20(e)tik 2025(e)ko Urriak 11(e)ra
  • EntitateaEuskaltzaindia
  • Deialdi-motaDirulaguntzak
  • SektoreaArte eszenikoak
  • JardueraSorkuntza, Ekoizpena
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.