Azpeitiko Udalak martxoaren 14an (ostirala) irekiko du 43. Euskal Antzerki Topaketetarako proiektuak aurkezteko deialdia. Bi baldintza bete behar dira aurkeztu ahal izateko: Euskal Herriko taldea izatea eta antzezlana euskaraz egotea.
Aurkeztu behar den materiala:
Proiektuak modu elektronikoan aurkeztu behar dira, esteka honen bidez: https://labur.eus/C9d9o. Apirilaren 14a izango da azken eguna.
Zalantzak argitzeko 943 157 068 telefono deitu edo kultura@azpeitia.eus helbidera idatzi behar da.
Azaroan izango dira Euskal Antzerki Topaketak, eta aukeratuek beren lana han taularatzeko aukera izango dute.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.