Tabakalerak eta EITBk "AUDIOGILE BERRIAK" deialdiaren bigarren edizioa antolatu dute. Helburua euskarazko soinu- fikzioa sustatzea da, deialdi honen esparruan aurkezten diren proiektuen kalitatea eta bideragarritasuna azpimarratuz.
Deialdi honen bidez, soinu-fikzioko beste hainbeste proiekturi dagozkien hiru gidoi aukeratuko dira gehienez, guztiak euskaraz.
2025eko martxotik maiatzera bitartean, 3 proiektuen sortzaileek TABAKALERAn proiektua garatzen lan egingo dute, hau gidoi bihurtu arte. Bigarren fasean, EITBek ezarritako epaimahaiak, hala badagokio, irabazle gisa hautatutako proiektu/gidoi BAT deklaratuko du.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.