Julia Otxoak, Aiora Jakak eta Jon Urzelaik osatu dute 2024ko Euskadi Literatura Sarien irabazleen zerrenda

  • Julia Otxoak, Aiora Jakak eta Jon Urzelaik osatu dute 2024ko Euskadi Literatura Sarien irabazleen zerrenda

  • Gaztelaniazko Literatura, Euskarazko Literatura Itzulpena eta Saiakera Euskaraz kategorietako Euskadi Literatura Sariak jasoko dituzte, hurrenez hurren
  • Bajo los astros de la repetición, Independentzien eguzkiak (Ahmadou Kourouma) eta Su festak lanekin irabazi dute saria
  • Saiakera Gaztelaniaz kategoria eman gabe uztea erabaki du epaimahaiak

Lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Ibone Bengoetxeak gaur goizean eman ditu ezagutzera Euskadi Literatura sarietako aurtengo azken hiru irabazleen izenak. Donostiako San Telmo Museoan egin den aurkezpenean jakinarazi ditu sailburuak Gaztelaniazko Literatura, Euskarazko Literatura Itzulpena eta Saiakera Euskaraz modalitateetako 2024ko irabazleak. Bestalde, aurten, epaimahaiak erabaki du Saiakera Gaztelaniaz modalitatea eman gabe uztea:

  • Gaztelaniazko Literatura: Julia Otxoa, Bajo los astros de la repetición (Aliar 2015 Ediciones S.L.)
  • Euskarazko Literatura Itzulpena: Aiora Jaka, Independentzien eguzkiak (Ahmadou Kourouma) (Erein eta Igela)
  • Saiakera Euskaraz: Jon Urzelai, Su festak (Susa)
  • Saiakera Gaztelaniaz: Eman gabe

Euskadi Literatura sarietako aurtengo gainontzeko hiru saridunen izenak pasa den astean iragarri ziren: Jon Gerediagak Zeru-lurren liburua lanagatik Euskarazko Literatura modalitatean jaso du saria; Harkaitz Canok Haur eta Gazte Literaturaren modalitatean Mundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez lanagatik; eta David de las Herasek Literatur Lanaren ilustrazioa modalitatean Campos de Castilla obragatik. 

Jarraitu irakurtzen


  • DataUrriak 18
  • Gaia Literatura