Henrike Knörr sarien xedea izango da euskararen erabilera (Arabako Lurralde Historikoan, lurralde osoan nahiz eskualde edo eremu batean) ikergai duten ikerketa-lanak sustatzea. Horretarako, master-amaierako lanen proiektuak lehenetsiko dira, baina bestelako ikerketa-lan monografikoen proiektuak ere onartuko dira, eta are gradu amaierako lanen proiektuak ere, geroko tesiak bultzatzeko helburuarekin, horien ikergai nagusia euskararen erabilera bada, nahi den jakintza-alorretik ikertua.
Onuradunak
Sariak lortzeko, beharrezkoa da:
a) ALHAOn argitaratzen diren egunean Europar Batasuneko estatu kideren bateko nazionalitatea edo bizilekua izatea, edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioa sinatu duen estaturen batekoa.
b) Aurreko oinarrian adierazitako gaiekin lotutako master amaierako lanen proiektuak, ikerketa-lan monografia edo gradu amaierako lanen proiektuak egiten ari diren pertsona fisikoa izatea. Nolanahi ere, unibertsitate-irakasle doktore batek bermatu behar du proiektua.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.