Film luzeen proiektuen azken fasean dauden zuzendariei eta ekoizle berriei tutoretza eta laguntza emateko Noka Ekoizpena programaren lehen modulua apirilaren 12an garatu zen Bilboko Artxibo Historikoan. Zineuskadik sustatu eta koordinatutako ekimena da, Tabakaleraren laguntzarekin.
Egun horretan, hautatutako zuzendari eta ekoizleek beren proiektuen aurkezpena egiteko aukera izan zuten. Hala, Nerea Castrok (zuzendaria) eta Gádor Camachok (ekoizlea) Canción Animal azaldu zuten, eta Joana Moyak (zuzendaria) eta Paloma Hernández Gonzálezek (ekoizlea) gauza bera egin zuten La Koreana lanarekin. Lehen saio honetan, proiektuen tutoretzaz arduratzen diren lau zinemagileek parte hartu zuten, bai aurrez aurre bai online: Estibaliz Urresola Solaguren, Rocío Mesa, Marisa F. Armenteros eta Alba Sotorra.
Lehen hartu-emanaren ondoren, Noka Ekoizpena osatzen duten bost moduluetatik bigarrena maiatzaren 24an egingo da, Gasteizen. Topaketa horren helburua gidoiaren idazketan sakontzea izango da, eta, gainera, taldeko mentoria izango dute, gidoian elkarrizketa inklusiboak lantzeko gakoak ikasi eta plangintzan jasangarritasun-irizpideak barneratzeko.