"Ordiziako Kimetz Elkartea" kontaketa lehiaketa 2024

Nahi duen edonork (18 urtetik aurrera) parte har dezake lehiaketan. Lanak lehenengo aldiz aurkeztuak izango dira eta beste inon saritu gabeak. Kontakizun bakarra onartuko da pertsona bakoitzeko.

Lanok gai librea izango dute. Gutxienez 5 eta gehienez 10 orrikoak izango dira, euskaraz nahiz gaztelaniaz. Lanen aurkezpena mekanografiatua izango da, espazio bikoitzean eta orriak alde batetik idatzirik. Sexismorik gabe hizkera erabiltzea kontuan edukiko da. 

Lanak e-mail bidez bidaliko dira, 2024ko apirilaren 19 baino lehen, testuan egilearen izenburua eta leloa adieraziz; eta bigarren mezu batean, gaian izenburua eta leloa adierazita, parte-hartzailearen datuak.

Bi sari banatuko dira, bat gaztelaniazkoarentzat eta bestea euskarazkoarentzat, bakoitza 600 eurokoa. Horrekin batera, saritutako bi lanen artetik bat ez bada gutxienez emakumeren batena akzesit bat banatuko da emakumeren batek idatzitako kontakizun onenarentzat, 200 eurokoa. 150 euroko sari berezi bat banatuko da ordiziar batek idatzitako kontaketa hoberenarentzat.


  • Epea 2024(e)ko Otsailak 20(e)tik 2024(e)ko Apirilak 19(e)ra
  • EntitateaOrdiziako Kimetz Elkartea
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaLiteratura
  • JardueraSorkuntza
  • Harremanakimetzemakumeenelkartea@gmail. com
  • Eranskinak

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.