(H)ilbeltza Beka 2024

  • (H)ilbeltza Beka 2024

Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkarteak eta Txalaparta argitaletxeak elkarlanean euskal literatura beltza hedatu eta munduko literatura beltza euskaratzeko 2024ko (H)ilbeltza bekaren deialdia egin berri dute.

Deialdi honetan itzulpena da lagunduko dutena, eta, zehazki, Núria Cadenes idazle katalanaren Guillem eleberriaren itzulpena. Parte hartu nahi duenak eleberriaren lagin bat itzuli beharko du.

Beka 6.000 eurokoa izanen da, eta bi zatitan emanen da.

Laginak 2024ko martxoaren 8a baino lehen aurkeztu beharko dira Baztango Udaleko erregistroan, eta apirilaren 30a baino lehen jakinen da bekaren irabazlearen izena.

Epaimahaiko kideak hauek izanen dira: Baztango Udalaren ordezkaria, Fernando Anbustegi; Txalaparta argitaletxearen ordezkaria, Garazi Arrula Ruiz; eta (H)ilbeltza elkarteak izendatutakoa, Beñat Irastorza.

Aurkeztutako laginean itzulpenaren kalitatea, aberastasuna eta sorburu-testuarekiko baliokidetza baloratuko dira, baita sorburu-hizkuntzatik zuzenean itzultzea ere.

Oinarriak eta itzulgaiaren lagina


  • Epea 2024(e)ko Urtarrilak 8(e)tik 2024(e)ko Martxoak 8(e)ra
  • Deialdi-motaBekak
  • SektoreaLiteratura
  • JardueraSorkuntza

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.