"Renata"

Sopela 2025(e)ko Apirilak 11
  • "Renata"

Azken orduko albistea: Renata berpiztu egin da! Renata 133garren aldiz hil da; marrazoz betetako piszinara salto egin eta bururik gabe geratu denean. Lasai, berehala berpiztuko baita. Renata etengabe hil eta pizten da, esku artean hil ala biziko misio bat daukalako. Lortuko ote du nola bizi ahaztu duen jendartea esnatzea?

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaritza eta testua: Iraia Elias, Erika Olaizola, Xanti Agirrezabala, Amancay Gaztañaga
  • Zuzendaritza bidelaguna: Espe Lopez
  • Jantziak: Barbara Rasso
  • Argiztapena: Imanol Garcia
  • Eszenografia: Kamikaz Kolektiboa eta Xanti Agirrezabala
  • Musika: Eñaut Gaztañaga
  • Diseinu grafikoa: Holy Fire Studio
  • Eszena argazkiak: Iker Gozategi
  • Kolaborazioak: Odei Barroso, Xabier Euzkitze
  • Ekoizpena eta banaketa: Kamikaz Kolektiboa
sopela.eus

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non