Fas Zinekluba: "Mulholland Drive"

Bilbao 2025(e)ko Apirilak 1
  • Fas Zinekluba: "Mulholland Drive"

Mulholland Drive · EAB/Frantzia · 2001 · 147 min · Zuz.: David Lynch · V.O.S.C.

Gonb: Víctor Iturregui, Marc Urkijo

Estatu Batuetako zinemaren kultuzko filma, telesail bateko aurreneko atal gisa sortua izan zena. Aktore izan nahi duen neska gazte bat Los Angelesera joaten da, eta izebaren etxean jartzen da bizitzen. Hor, Rita ezagutuko du, amnesiak jota dagoena Mulholland Driven izandako istripu bategatik. Hala, elkarrekin ikertzen jarriko dira nor den emakume hori.

Trama honetan, itxura batean elkarrekin loturik ez dauden istorioak gertatzen dira, baina denborarekin era batera baino gehiagotara konektatuko dira (edo istorio bera da ikuspegi batetik baino gehiagotatik begiratuta?); era berean, eszena surrealistak eta irudi batzuk erlazionatuko dira kontakizun kriptikoarekin; hori da Lynchen zinemaren ezaugarria. Amaierako klimaxean, puskatuko egingo ditu kateaketak, identitateak, pertzepzio linealak... Baina elementu guztiak koherenteak izatea lortuko du.

Zuzendaritza onenaren Oscarrerako izendatu zuten, Cannesen eta Toronton Zuzendari Onenarenak irabazi zituen.

 


Laburrean

  • Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
  • Data 2025(e)ko Apirilak 1
  • Ordutegia19:45
  • LekuaIndautxu Aretoa
    Indautxu Plaza z/g
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa3 / 5 €
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Indautxu Aretoa, Bilbao

Non