Liburu Egunak 2025: "Entrialgo se fija", Mauro Entrialgori elkarrizketa

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko Apirilak 1
  • Liburu Egunak 2025: "Entrialgo se fija", Mauro Entrialgori elkarrizketa

Liburu Egunak 2025en barruan.

Mauro Entrialgo umorista grafikoa izan da hainbat egunkari (El País, Diario 16, Diario Vasco, Egin, Gaceta del Norte, Público...) eta aldizkaritan (El Salto, El Víbora, Makoki, El Gran Musical, Interviú, Primera Línea, Cinemanía...). Hamarkada bat baino gehiago darama irratian gaurkotasun soziopolitiko eta kulturalari buruz hitz egiten. Berrogeita hamar bat komiki-liburu argitaratu ditu eta film luze arrakastatsu bat idatzi du, lau antzezlan, marrazki bizidunetako pasarte batzuk, haurrentzako ipuin bat eta helduentzako saiakera bat ere idatzi ditu. Halaber, diskoen azalak, kartelak, bideoklipak, kromo-albumak, zuzeneko kontzertuak, edalontzi azpikoak, entseguak, galtzerdiak edo poesia bildumak ilustratu ditu. Duela mende laurden bat El Jueves-en asteroko orrialde bat dauka eta urte askoko TMEO euskal aldizkari satirikoaren bazkide sortzailea da. Fat Esteban, Esteban Light eta Tyrexitone taldeekin haren abesti asko biltzen dituzten disko sorta bat grabatu du. Trocitos de mi vida da beraren etxeko bideo-arte sail ezagunenaren izenburua. Batzuetan formatu handiko horma-irudiak edo santu laguntzaileen koadro txikiak margotzen ditu, lan grafikoa editatzen du, collageak egiten ditu eta umorezko diskurtsoaren mekanismoei buruzko hitzaldiak ematen ditu.

Madrilen bizi da 1987tik, eta barra-kola bat, akuarela batzuk eta libreta bat eramaten ditu beti aldean.

Azucena Monge Blanco (Paris, 1972). Komikizale amorratua da betidanik. Kazetaritza eta Artea ikasi zituen Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolan. Komikigintzako bere abentura Ernesto Santaolaya komikigile gasteiztarra elkarrizketatu zuen egunean hasi zen. Hark jarri zuen harremanetan bost egilerekin, eta handik urte batzuetara ikerketa batean ikusarazi zituen. 2016an, EHUn doktoratu zen tesi honekin: "Autoras en el boom del cómic adulto (1975-1984)". Ordutik, hedatzaile eta hezitzaile gisa egiten du lan, komikiaren lengoaiari buruzko hitzaldi eta tailerrak ematen. Gaur egun, komiki eta eleberri grafikoko bi klub dinamizatzen ditu Gasteizen, bata helduentzat Salburuko gizarte etxean eta bestea haurrentzat Ignacio Aldecoa Kultur Etxean.

 

Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2025(e)ko Apirilak 1
  • Ordutegia19:00-20:30
  • LekuaGoiuri Jauregia
    Aihotz Enparantza, 1
    Vitoria-Gasteiz
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Goiuri Jauregia, Vitoria-Gasteiz

Non