WEBINAR SAIOA (online): "¿Sofá o Butaca? Las claves que llevan a los centennials y millennials al cine" (The Film Agencyrekin)

Online 2024(e)ko Azaroak 20
  • WEBINAR SAIOA (online): "¿Sofá o Butaca? Las claves que llevan a los centennials y millennials al cine" (The Film Agencyrekin)

Gazte... zinemazaleak?

European Film Challengek (EFC)zinema independentea ikusle gazteen artean sustatzen espezializatutako programakThe Film AgencykThink DataMEDIA Espainia BulegoakMEDIA Desk AndaluziakMEDIA Desk Kataluniak eta MEDIA Desk Euskadik doako webinar-saio batera gonbidatzen zaituzte, gazteek zinema edo streaming plataformak zergatik aukeratzen dituzten aztertzeko. Batuko zara ikerketara?

Noizbait galdetu al diozu zure buruari gaur egungo gazteek zergatik aukeratzen duten etxeko sofa edo zinemako besaulkia? Guk ere bai, eta baditugu erantzun batzuk.

Online ekitaldi batera gonbidatzen zaitugu. Bertan, sakon aztertuko ditugu 18 eta 30 urte bitarteko zinemazaleen motibazioak, zaletasunak eta oztopoak.

European Film Challengek, The Film Agencyren Think Dataren eskutik, audientzien ikerketa bat egin du. Hala, zinemara gutxien joaten den segmentuetako batekin, hau da, gazteekin, konektatzeko insight giltzarrietako batzuk jakinarazten dituen txosten bat aurkeztuko dugu. Celia Fumanalek (Berrikuntza zuzendaria) eta Raquel Cabrerak (Arlo Digitaleko zuzendaria eta EFCko zuzendaria) beren ondorioak aurkeztuko dituzte.

Ikerketa hau Europa Creativa MEDIAren laguntzarekin egin da, eta Espainia osoan dauden MEDIA Bulegoei esker ari da hedatzen. 

Webinar-saioaren deialdia:

Sofa ala besaulkia? Centennialak eta millennialak zinemara eramaten dituzten giltzarriak

  • Eguna eta ordua: Asteazkena, 2024ko azaroaren 20a, 11:00etan
  • Lekua: Online (Zoom-eko estekarekin).
  • Izen-ematea esteka honetan.

GARRANTZITSUA:

Saioaren esteka asteartean, hilaren 19an, bidaliko da saioan izena emandakoen zerrendara. Saioaren ostean, txosten osoa bidaliko da.

Honakoei buruz hitz egingo dugu:

 

  • Jokabide-profilak:
    Ezagutu “Besaulkiko indieak” eta “Heavy Romainstreams” direlakoak.
  • Motibazioak eta oztopoak:
    Ulertu zerk erakartzen dituen zinemara edo zerk eusten dien etxean.
  • Joerak:
    Segmentu honek zineman eta plataformetan gehien ikusitako pelikulak.

Inoiz zeure buruari galdetu badiozu...

  • Gazteek zer zinema mota dute nahiago aretoetan eta plataformetan?
  • Nor joaten da gehien aretoetara, eta zergatik?
  • Zer faktorek eragiten dute erabakian?
  • Orokorrean... zergatik bai, eta zergatik ez?

Egin ditzagun galderak elkarrekin.
Barruan itxarongo dizugu.

Baieztatu online konektatuko zarela hemen.

Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi

Laburrean

  • Mota Prestakuntzak
  • Data 2024(e)ko Azaroak 20
  • Ordutegia11:00
  • Lekua - ()
  • ZenbatekoaDoan, izena emanda
  • HizkuntzaGaztelania
  • Izena emateko informazioa

Non