Uda honetan ZINELEKU zinema udalekuak egingo dira Zarautzen


  • DataMaiatzak 24
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Aurten, lehen aldiz, Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundiek Zineleku programa antolatu dute elkarlanean. Programa honek diziplinarteko prestakuntza eskaintzen die ikus¿entzunezkoen alorrean etorkizuneko sortzaile izan nahi dutenei; ekimena Kalaka Lab profesionalen eskutik garatuko da.

Proiektuko partaideak Zarauzko Igerain aterpetxean egongo dira hamar egunez, eta bertan zinema lantegiak, profesional zinematografikoen eskola magistralak eta bestelako arte diziplinak emango dituzte, proiekzioetan, performancetan eta kontzertuetan ere parte hartuz.

Hauexek izango dira irakasle gonbidatuak, besteak beste: Joxe Mari Goenaga, gidoia eta errealizazioa, Maider Oleaga, gidoiaren praktika, Juan Arrosagaray, errealizazioaren praktika, Kepa Sojo, sortze-prozesua, Garbiñe Ortega, zinemako programazioa eta komisariotza eta Pere Ginard, ohiko eta esperimentaziozko animazioa. Katixa Agirre, Idoia Zabaleta eta José Luis Rebordinos izango dira gurekin, gonbidatu berezien artean.

Oraindik programan parte hartzeko plaza batzuk geratzen dira libre. Aukera ezin hobea da da zinema eta ikus-entzunezkoen artean edo komunikazioan edota arte ederretan interesa duten 18 eta 25 urte bitarteko gazteek esperientzia paregabe batez gozatzeko.

Izen-ematea eta argibide gehiago:

www.zineleku.org

www.gipuzkoangazte.eus

www.araba.eus/gazteria

Helburuak

  1. Ikus-entzunezko prestakuntza profesional eta amateurrerako espazio berriak eskaintzea, komunitatean oinarritutako esperientziatik. —
  2. Ikus-entzunezkoen alorrean esperimentaziorako, pertzepziorako eta sorkuntzarako bide berriak irekitzea, beste diziplina artistikoekin harremanetan. —
  3. Ikasle, kudeatzaile eta sustatzaileen gaikuntzarako eta profesionalizaziorako hezkuntza-testuinguru bat eskaintzea, diziplinartekoa eta ez-konbentzionala. —
  4. Zinema arriskutsuenaren eta gai konprometituen arteko harreman sortzailea suspertzea.

Bestelakoak

  • Zineleku 18 eta 25 urte arteko adina duten Arabako eta Gipuzkoako gazteentzat da, zinema eta ikusmen arteetan interesa izanik, Ikus-entzunezko Komunikazioa, Arte Batxilergoa, Arte Ederrak… ikasten ari direnentzat.
  • Guztira, berrogei plaza dago: hogei, Arabako gazteentzat eta hogei, Gipuzkoako gazteentzat. —
  • Programa euskaraz egingo da; hortaz, parte hartzaileek oso ondo jakin behar dute. —
  • Partaideek  egonaldia amaitu arte aterpetxean geratzeko konpromisoa hartuko dute. —
  • Zinelekun parte hartu izana egiaztatzen duen agiri bana jasoko dute partaideek.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri