Gipuzkoako Unibertsitate Campusean kokaturik, Ibaetan, Musikene - Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiaren eraikin berriaren kanpo ikuspegian ezaugarri bat da nagusi: mozketa zuzen eta garbien bidez eraikinaren pieza trinkoari eginiko hiru ebakiak. Ebaki hauek, pantaila akustikoak bailiran, eraikinaren barneko distira hiri guztian erakutsi nahi dute.
Fatxada guztia aluminiozko xafla modulatuz jantzirik ageri da, eta eraikinaren geometria berezi horretan kokaturik dauden lekuaren arabera, modu bateko edo besteko aurpegia erakusten dute xaflok: eraikinaren kanpo-azala xafla beltz, itsu eta leunek janzten dute; ebakitako guneetan aldiz, xafla horiek urreztatuak dira, zulatuak eta estanpatuak, fatxadari zurruntasun handiagoa emanez horrela. Aluminio lakatuzko kanpo-fatxada beltz eta distiratsuak barne-fatxada urreztatuarekin egiten duen kontraste hori, musika tresna askok izaten duten akaberari eginiko keinu gisa uler daiteke.
Eraikin honek bere barnean pieza baliotsu bat hartzen eta babesten du, eraikinaren bihotz gisa har dezakeguna: Auditorioa. Gune hau erakinaren muina eta erdigunea dela esan daiteke bere funtzioagatik, bertan agertuko baitira ikasleen lanaren emaitzak, eta bertan jarriko baitira proban irakasle nahiz ikasleek jomugan dituzten bikaintasun ametsak. Orkestra, talde nahiz bakarlarien prestakuntzarako gunea izaki, azpimarratzekoa da Auditorioan eszenatokiak hartzen duen espazioa publikoari eskainitakoa adinakoa edo handiagoa dela.
Eraikitako azaleran: 13.096 m²
Auditorioaren inguruan antolaturik, eraikin berriak teilatu beraren azpian batzen ditu mediateka-liburutegia, artxibo musikalak, hainbat neurritako ikasgelak (akustikoki egokituak), bakarkako entsegurako kabinak… guztiak ere sotoan, behe solairuan eta lau solairu nagusitan banaturik. Eraikitako 13.096 m²-ko azalera duen eraikinean, honako instalazio hauek dira nabarmentzekoak:
Eraikitako azalera guztira: 13.096 m²
Sotoa +behe solairua+ 4 solairu
Irakaskuntza gunea:
-55 ikasgela instrumental
-10 ikasgela (teoriarako), ezaugarri instrumentalez hornituak.
-Bakarkako entseguetarako 39 kabina.
-Elektroakustika gela
-Grabazio gela
Auditorioa, 588 m²
-420 pertsonarentzako gaitasuna.
-3 areto independentetan banatzeko modua, manpara mugikorrei esker:
Orkestrarentzako gela, 250 m²
Abesbatzen entsegurako 2 gela, bakoitza 175 m²-koa
Liburutegi-mediateka, 765 m²
-Partitura, liburu, hemeroteka, eduki multimedia eta aldizkarien saila,
ordenagailu gunea eta ikasketa gunea
-Katalogazio Zerbitzuen bulegoa
-Isolamendu akustikodun gela
-Proiekzio gela
Administrazio eta idazkaritza gunea, 365 m²
Irakasleen gunea, 540 m²
Kafetegia, 155 m².
Garajea sotoan, 53 autorentzako lekuarekin