Gonbidatuak: Edurne Azkarate (besteak beste, Formol antzerki taldeko kidea) eta Eider Adeletx eta Ane Zubeldia (besteak beste, Mejillon Tigre kolektiboko kideak).
Idazteaz beste Mikel Ayerbek zuzendutako euskal literaturari buruzko elkarrizketa-saioetan datza.
Mikel Ayerbe Sudupe (Azpeitia, 1980). Literatura Konparatuan eta Literatur ikasketetan Doktorea eta EHUko irakaslea, literatura-kritikaria eta literaturaren inguruko hainbat ekimenen partaidea, besteak beste. Baina horien guztien aurretik eta ondoren, irakurlea; irakurle porrokatua.