ENERITZ FURYAK

Bilbao 2025(e)ko Martxoak 26
  • ENERITZ FURYAK

HHH izeneko album berria aurkeztera dator. Melodia eta sintetizadoreen bidez sortzen dituen sinergietan uztartu egiten dira esperimentazioa, sustraiak, zarata eta gaurko gaiak. Disko honetan bere hastapeneko post-folketik urruntzen da Furyak, pop musikara –eta are dantzara— hurbilduta. Erritmo markatuagoak, joan eta etortzen diren perkusioak eta synthpopetik sor litezkeen melodiak aurkituko ditugu, baita erreferentziazko artisten kutsua ere (Leonie Pernet, Juana Molina, Ela Minus, CocoRosie). Baina zarata ere entzungo dugu, baita itxurazko argitasuna desitxuratzen duten elementuak ere.

Eneritz Furyak

Eneritz Furyak (Irun) euskarazko kantagintza berriaren ahotsetako bat da, etengabe eboluzionatzen ari den artista. Zuzenekoak eskaini ditu Tbilisiko (Georgia) Mutant Radio ospetsuan, Frantzian, Belgikan, Suitzan, Alemanian eta Italian.

Primavera Sound eta Euskal Herria Zuzenean (EHZ) jaialdietan aritu izan da Eneritz, eta bere alderdi esperimentalena garatuz joan da musikari zein soinu-teknikari gisa. Bi arnas (2022) dokumentalaren soinu-bandaren ekoizlea da. 2023tik hona Paisaiak proiektuan murgilduta dago, hainbat egoitza artistikotan sortutako ikus-entzunezko bost piezaz osatutako bilduma, sortuak izan diren lekuekin lotutako gaiak, irudiak eta soinuak oinarri dituena.

 

bira.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Martxoak 26
  • Ordutegia19:30
  • LekuaBIRA Kulturgunea
    Erronda kalea, 2
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa8 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda BIRA Kulturgunea, Bilbao

Non