"Trikitixa liburua III"

  • "Trikitixa liburua III"

Xabi Solano Maiza trikitilariaren metodo didaktikoaren 3. partea plazaratu dute 5GORAk eta Elkarrek.

Bildumari jarraituz, liburu+CD honek honako hauek biltzen ditu: herrikoi kutsuko 8 doinu eta Xabi Solanoren beraren beste 13 piezaren partiturak, bai solfeorako bai sistema zifraturako, gehi argazki bilduma eder bat.

3. parte honi dagokion CD-audioak, berriz, Solano anaiarrebak: Zaharrak berri du izenburu. Bertan, lehen aipatutako herrikoi kutsuko 8 doinuak biltzen dira. 8etatik 4 berez herrikoiak dira, 2 trikiz eta panderoz jota eta beste 2 kantatuta. Gainerako 4etatik 2 intrumentalak dira eta beste biek, berriz, Jon Garmendia "Txuria"-k idatzitako hitzak dituzte.

Erosi Trikitixa liburua III liburu+CDa

Aurkezpena (bideoa)


Laburrean

  • Egileak Xabi Solano Maiza
  • Argitaletxea5GORA, Elkar Argitaletxea
  • Zenbatekoa24,95 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2020
  • ISBN978-84-1360-079-6