Gasteizko lehen film kolektiboa da, Arabako zinemagileek sortutako 10 piezaz osatua. Hiria zinema set handi bihurtu da, eta, kaleetan, tabernetan, tradizioetan eta biztanleetan inspiratuta, bere istorioa kontatu du egile bakoitzak.
Zinemagile gazteak helburu nagusi batekin elkartu dira: Gasteizko begirada ezberdinak erakustea.
Fitxa
Zuzendariak: Marino Pardo, Julen De La Serna, Mendizabala LHII-ko ikasleak, Arte eta Lanbide Eskolako ikasleak, Iris Audiovisual elkartea, Ainhoa Ordóñez, Jorge Moneo Quintana, Maitane Carballo, Sara Mauleón, Yago Mateo
Aktoreak: Miriam Cabeza, Itziar Atienza, Ramon Agirre, Johnny Garso, Markel Carbajo, Adrián Santos, Xabier Nogales, Ana Suso, Alberto Peña, Adriana Fariñas, Silvia Larrauri, Andoni Martínez de Madina, Ieneko Ruiz De Azua, Iratxe Aguilera, Miguel Ngu, Ieltxu, Alda, Jose María Bastida (Txapi)