Kalandraka traducirá al euskera "El perro de Mimo", la obra ganadora del Premio Internacional Compostela de Álbumes Ilustrados

  • Kalandraka traducirá al euskera
    Albuma penintsulako bost hizkuntzetan argitaratuko dute
Diario Vasco

  • Fecha10 de Junio
  • Temática Literatura

Mariann Máray idazleak irabazi du saria «apustu plastiko ausartagatik, baita aniztasun kromatikoagatik ere, haurtzaroaren mundutik eta naif estetikatik hurbilekoa»

Mariann Máray idazle eta irudigile hungariarra izan da Album Irudidunak egiteko Nazioarteko Compostela Sariaren XII. Edizioaren irabazlea, 'El perro de Mimo' izenburuarekin aurkeztutako proiektuari esker. Epaimahaiaren ustez, nabarmentzekoa da 'Mimoren txakurra', «apustu plastiko ausartagatik, baita aniztasun kromatikoagatik ere, haurtzaroaren mundutik eta naif estetikatik hurbilekoa». Aintzat hartu du, bestalde, «kontakizunaren diskurtsoaren barren-lotura, bai testuari bai irudiei dagokienez». Kalandraka etxeak kaleratuko du euskarazko bertsioa, Pamielarekin elkarlanean.

Albuma penintsulako bost hizkuntzetan argitaratuko dute. Epaimahaia, bestalde, osatu dute Nazaré de Sousa eta José Morán, Haur eta Gazte Literaturan adituak; Noemí Villamuza eta Xosé Cobas irudigileak, Manuela Rodríguez, Kalandrakako edizio-zuzendaria; eta Manuel Dios, Santiagoko Udaleko Hezkuntzako eta Herritartasuneko zinegotzia jardunean.

Márayk, 2009az geroztik, obra asko argitaratu ditu, eta zenbait erakusketatan parte hartu. 2017an Bratislavako Ilustrazio Biurtekorako hautatu zuten, baita Boloniako Haur eta Gazteentzako Liburuen Nazioarteko Azokaren Irudien Erakusketarako ere. Azken horretan, finalista izan da 2019ko Silent Book lehiaketan.

Leer información completa en el sitio web de la fuente