Jakin Jardunaldia: 'Maitasuna politikoa da'

Usurbil Del 11 de julio al 12 de julio
  • Jakin Jardunaldia: 'Maitasuna politikoa da'

Maitasuna politikoa da ideologia bat delako eta bizikera eta bizileku eredu jakin batzuk eraikitzen dituelako.

Maitasuna ulertzeko dugun moduak gizarte harreman eta gizarte antolamendu jakin batzuk eratzen ditu eta horiek berekin dituzte botere harremanak eta menderakuntza moduak. Harremanen arkitektura horrek guztiak bere hirigintza eta bere arkitektura ditu.

Ikus dezagun nolakoa den maitasunaren ideologiaren eraikuntza eta sortzen duen arkitektura. Eta saia gaitezen ikusten ea maitasuna beste modu batez ulertzeak bizikera eta bizileku bizigarriagoak eta berdinzaleagoak eraikitzea ekar lezakeen.

Jardunaldi hau JAKINek, Usurbilgo Udalak eta UEUk elkarlanean antolatu dute.

 

Edukiak


UZTAILAK 11, osteguna

08:30-09:00 Harrera eta dokumentazio banaketa.

09:15-09:30 Ongietorria

09:30-10:15 Lorea Agirre Dorronsoro: Maitasunaren ideologiaren eraikuntzak eta deseraikuntzak

10:15-11:00 Oihane Ruiz Menéndez: Maitasunaren ideologia eta hirigintzaren arteko lotuneak

11:00-11:30 Kafe tartea

11:30-12:15 Leire Milikua Larramendi: Arkitektura, desira eta sexualitatea

12:15-13:00 Saio irekia

13:00-15:00 Bazkaria

15:00-17:00 Esperientzien plaza: Elizondo, Bakio, Usurbil

Nora Salbotx Alegria: Umeak herriak eraikitzen (Elizondo)

Ula Iruretagoiena Busturia: Transbertsalitatea eta afektoak udalerri plangintzan (Bakio)

Jone Miner Aginaga: Espazio publikoa eta giza harremanak.

 

UZTAILAK 12, ostirala

09:00-09:45 Mari Luz Esteban Galarza: Maitasuna erdigunetik kanpo

09:45-10:30 Abaraska Etxebizitza Kooperatiboa: Etxebizitza eredua auzitan jartzen (Donostia)

10:30-12:00 Tailerra eta kafea: Etxebizitza parekidea eta kooperatiboa nola eta nondik?

12:00-13:00 Partekatzeko saioa

13:00-13:30 Bea Egizabal Ollokiegi: Klownklusioak.

Metodologia

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko eskaera bideratuta, erantzunaren zain.

Matrikulaziorako argibideak

Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.

Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 821426, i.iciar@ueu.eus, (Irati).

Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Diru-laguntzen informazioa.

BAZKARIA

Elkarrekin bazkaltzeko aukera eskainiko dugu, eman izena bazkarian matrikulatzerakoan. Prezioa: 15,00€

Alergia eta dieta bereziak.

Atsedenaldian mokautxo bat eskainiko dugu, adierazi mesedez alergia, intolerantzia eta dieta bereziak matrikulatzerakoan.

UEU

En breve

  • Tipo Jornada
  • Fecha Del 11 de julio al 12 de julio
  • HorarioOsteguna-Ostirala. 9:00-17:00 / 9:00-14:00
  • LugarUsurbil-Udarregi Ikastola
    Usurbil
  • Precio10 €
  • IdiomaEuskera
  • Información para la inscripción

Dónde

  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. GeoEuskadiOtros...

    Source: Esri, DigitalGlobe, GeoEye, Earthstar Geographics, CNES/Airbus DS, USDA, USGS, AeroGRID, IGN, and the GIS User

  • Ver localización en GoogleMaps