Gizona naiz? Edo gizon itxura duen norbait besterik ez? Zuria naiz? Edo zuri itxura duen norbait besterik ez? Europarra naiz? Edo europar itxura duen norbait besterikez? 1492ko garaipen militarra bitarte, Gaztelak lurralde hispanikoen kolonizazioa amaitu zuen, eta Amerikakoak kolonizatzeari ekin zion. Noiz hasi zen Modernitatea gure lurraldeetan? Bertan bizi zen komunitate plurala «gu» zintzoen eta «besteak» gaizto madarikatuen artean zarrasta hautsi zenean. Don Juanen mitoa abiapuntu, komedia musikal honek, gure orainaren eta 1492. urtean inauguraturiko zikloaren arteko lotura aztertuko du.