Zabaliburu 2025 - Irakurketaren jaialdia Zabalganan 2025

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko apirilaren 7(e)tik 2025(e)ko apirilaren 12(e)ra
  • Zabaliburu 2025 - Irakurketaren jaialdia Zabalganan 2025

Irakurlaria naiz, leer también es un deporte Zabaliburu irakurketa jaialdiaren laugarren edizioaren leloa dugu, 2025eko apirilaren 7tik 12ra kirola eta liburuak protagonista izango dituena.

Zabalganeko gizarte etxean, jaialdiaren egoitzan, Almudena Cid, Zuhaitz Gurrutxaga, Juanjo Sansebastian, Mikel Valverde, Olatz González Abrisketa, Mitxel Elorza, Tania Lagunilla, Juan Ibarrondo edo Ane Arrugaeta bezalako kirolari eta idazleak izango dira liburuetaz aritzeko.

Aurtengo edizioan Zabaliburu Saria emango dute eta aurrenekoz, Patxi Zubizarretak jasoko du. Ekitaldian idazlearen haur literaturako lanen lagin bat ahozgora irakurriko dituzte Zabalgana LHIko 5. mailako ikasleen artean.

Halaber, liburutegietan kirolei buruzko liburuen erakusketa izango dira, eta Zabalganako Institutuko ikasleen literatura-testuena ere bai.

Azken egunean, apirilak 12 (larunbata), Liburu azoka ospatuko da gizarte etxeko plazan.

Mikel Valverde ilustratzaileak egin du 2025ko Zabalibururako irudia.

Zabaliburu elkarteak eta Zabalganeko-gizarte etxeak elkarlanean egindako proiektua da Zabaliburu jaialdia.


Laburrean

Non