Zurrunbilo 2025

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko martxoaren 25(e)tik 2025(e)ko martxoaren 30(e)ra
  • Zurrunbilo 2025

Arte eszeniko garaikideen euskarazko jaialdia martxoaren 25etik 30era izango da.

Zurrunbilok jaialdiaren 10. edizioa ospatuko du, nobedadeekin eta euskarazko arte eszeniko garaikideen egitarau zabalarekin. Baina hasierako helburuei eusten die: publiko berriengana hurbildu, tokiko konplizitatea sortu eta beste lurralde historikoetako beste programa eszeniko batzuekin loturak sortzen saiatu da. Hori guztia diziplinarteko ikuspegi batetik (hitza, antzerkia, dantza, performancea eta beste lengoaia batzuekin nahastuz).

Parasite Kolektiboak antolatzen du jaialdia, Baratza Aretoa, Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Laboral Kutxaren laguntzarekin. Eta edizio honetan Garaion Sorgingunea eta Izaskun Arrue Kulturgunearekin (IAK) elkarlanean.

Hamargarren edizioa berrikuntza batekin hasiko da, martxoaren 25etik 27ra, Baratza eta IAK-k KALEJIRA PERFORMATIKOA tailerra antolatu dute Parasite Kolektiboak eta Tripak konpainiak antolatuta. Larunbatean, 20:30ean, Baratzatik IAKera kalejira egingo dute tailerreko partaideek, publikoekin batera.

Ostegunean, martxoak 27, Ozaetako Garaion Sorgingunera joango da jaialdia eta bertan DOUNIA ETA ALEPOKO PRINTZESA filma ikusi ahal izango da. Marya Zarif artista eta idazlearen ipuin batean oinarritutako animaziozko filma. Siriar familia baten ihesa eta erbestealdiaren esperientziara hurbiltzen gaitu filmak, neskato baten begiradatik. Haren beldurra eta ulertezintasuna sentituko ditugu, baina baita haren itxaropena ere. Emanaldia Kalakalab eta Zinhezbak antolatu dute.

Ostiralean, martxoak 28, Baratzan, Metrokoadroka kolektiboa & Don Inorrez taldeak AZTIA aurkeztuko du, musika, antzerki bakarrizketa eta butoh dantza uztartzen dituen kontzertu dramatizatua. Taula gainean, Ainhoa Alberdi, Karlos Arancegui, Oier Guillan eta Imanol Ubeda egongo dira, umorez eta doinu kutsakorrez gain.

Larunbata, martxoak 29, jaialdiaren egun handia izango da, 3 ikuskizunekin. Tripak taldeak heriotzaren eta bizitzaren artean gertatzen denari buruzko hausnarketa existentziala aurkeztuko du 19:00etan Baratzan, PLATEAn, umoreari eta absurdoari tartea eginez. Pieza asmo estetiko sakon baten emaitza da, narratiba konbentzionala gainditzen du, eta bitarteko bat da publikoa barreetatik eta malkoetara eramateko. Ondoren, tailerreko partaideek KALEJIRA PERFORMATIBO batean eramango gaituzte IAKera, 21:00etan Antuxunako BANINDUAIEN KANTATZERA folk teknologikoaren proposamenera joateko. Ikus-entzunezko emanaldia da, euskal kantutegi zaharraren birmoldaketa elektroniko eta guztiz digitala, zuzeneko musika, LED argiak eta proiekzioak uztartzen dituena.

Jaialdiaren hamargarren edizioaren amaiera igandean izango da, martxoaren 30ean, 19:00etan, Baratzan, Laura Penagos PUTA BAKARRIZKETA EROETXEANen bakarrizketarekin, prostituzioa eta osasun mentala gai nagusitzat hartuta.

Sarrerak 10€ balio du (12€ leihatilan) eta bi bonu egongo dira: bata larunbateko ikuskizun guztiak ikusteko, 13€, eta bestea jaialdi osorako, 28€. Zurrunbiloko ikuskizun guztietarako sarrerak eskuragarri daude https://bibe.me/eventos-baratza-aretoa webgunean. Eta festibalaren informazio guztia https://salabaratza.com/es/ciclos/zurrunbilo/2025. SARRERA SOZIALA ere eskuragarri izango dute bertaratu nahi eta ekarpenik egin ezin dutenek salabaratza@gmail.com.


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2025(e)ko martxoaren 25(e)tik 2025(e)ko martxoaren 30(e)ra
  • LekuaBaratza Aretoa
    Plazuela Aldabe, 4 - Bajo
    Vitoria-Gasteiz
    Web
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Baratza Aretoa, Vitoria-Gasteiz

Non