KM Kulturuneak Donostiako Zinemaldiaren urte osoko Z365 atalarekin eta Elías Querejeta Zine Eskolarekin batera antolatutako solasaldia, Zinemagileen arteko elkarrizketak zikloaren barruan:
Dirección de intérpretes
Interpreteen zuzendaritza izango da Celia Rico zuzendariaren eta María Vázquez aktorearen arteko topaketaren hizpide; izan ere, Ricoren bigarren film Los pequeños amores / Little Loves-en (Made in Spain, 2024; besteak beste, Epaimahaiaren Sari Berezia Málagako jaialdian) protagonista da Vázquez. Celia Ricok Gazteriaren Saria irabazi eta New Directors Sariaren aipamen berezia jaso zuen bere lehen film luzearekin, Viaje al cuarto de una madre / Journey to a Mother's Room (New Directors, 2018).
Partaideak: Celia Rico, María Vázquez; Irati Crespo .
(Hizkuntza: gaztelania)
2025eko lehenengo seihileko saioak EZ dira zuzenean igorriko. Ekainetik aurrera eskuragarri egongo dira.