Loraldia 2025: AUDIENCE + BELHARRA: "Bob Dylan Gurea"

Bilbao 2025(e)ko Martxoak 27
  • Loraldia 2025: AUDIENCE + BELHARRA: "Bob Dylan Gurea"

Loraldia 2025 jaialdiaren barruan.

Bob Dylan XX. medeko musika herrikoian eragin sakonena utzi duen abeslaria da. Seiehun kantutik gora sortu eta grabatu ditu berrogeitaka diskotan. Xabi Paya kulturgileak horietako 100 kanta euskaratu zituen eta baita argitaratu ere. 

Euskal Herriko bi bandak euskaratutako kanta xorta bat hartu eta Minesotako musikari handia moldatu dute geure erara. Kontzertu hau mundiala eta bakarra izango da!

Alde batetik, Gernikako Audience taldea egongo da. Itzal luzeko musikari emankorrak. Beste aldetik, Belharra, kontzertu honetarako bildu den musikari saldo bat: Urbil Artola, Gorka Arranz, Julen Maestro, Jon Arzelus, Jose Mari Pulido eta Dani Venegas.

20 bat kanta entzuteko aukera izango da gitarrak, mandolina eta banjoen soinuen artean. Hainbat klasiko izango dira entzungai: "Ahaztu behingoz, ta kito", "Libre izango naiz", "Garaiak aldatzen baitira", "Iparraldeko neska", besteak beste. Bukaeran "Zeruko atea joz" melodia mitikoak itxiko ditu aretoko ateak.

loraldia.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Martxoak 27
  • Ordutegia19:30
  • LekuaCampos Elíseos Antzokia
    Bertendona, 5
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa14 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Campos Elíseos Antzokia, Bilbao

Non