GEURE GELATIK 2025 - Emakumeek idatzitako liburu azoka

Azkoitia 2025(e)ko martxoaren 27(e)tik 2025(e)ko martxoaren 29(e)ra
  • GEURE GELATIK 2025 - Emakumeek idatzitako liburu azoka

Ostegunean irekiko ditu ateak Geure Gelatik liburu azokak. Udaleko Berdintasun arloaren laguntzarekin, Maxixatzen Euskara Elkarteak antolatu du ekimena, eta martxoaren 27tik 29ra, ostegunetik larunbatera, ospatuko da Elkargunean.

Emakumeek literaturan, liburugintzan, eta oro har, kulturan egin duten ekarpena balioan jartzeko, haien lana ezagutarazteko, eta emakume idazleei bozgorailua jartzeko xedez antolatu da Geure Gelatik azokaren edizio berri hau.

Ondorengo egitaraua izango du azokak:

• MARTXOAK 27, OSTEGUNA:
-18:00etan, Uxue Alberdiren "Hetero" liburuaren aurkezpena, Iratxe Retolazak lagunduta.
-19:00etan, Amancay Gaztañagaren "Martin Martina" trilogiaren aurkezpena, Iñigo Antsorregik lagunduta.

• MARTXOAK 28, OSTIRALA:
-18:00etan, Ione Zuloagaren "1936-1945 artean errepresio frankista jasan zuten emakumeak. Gipuzkoako kasua" liburuaren aurkezpena, Irene Elorzak lagunduta.
- 19:00etan, Yolanda Arrietaren "Etxe bat norberarena" liburuan oinarritutako solasaldi poetiko musikatua, Peru Galbeterekin batera.

• MARTXOAK 29, LARUNBATA:
-11:00etan, Itxaso Martinen "Puntobobo" liburuaren aurkezpena, Josuen Herrartek lagunduta.
-12:30ean, Miren Agur Meaberi omenaldia. Ondoren, 2024ko "2 minutu" lehiaketan sarituak izan ziren idatzien irakurketa.

ORDUTEGIA:

Martxoaren 27an eta 28an, 17:00etatik 20:00etara.
Martxoaren 29an, 10:00etatik 14:00etara.

BONUAK

Maxixatzen Euskara Elkarteak Lujan eta Amaitz liburu-dendekin lankidetzan antolatu du azoka. Aurten ere, aurreko edizioetan egin den moduan, azokan bonuak salduko dira.
Bonu bakoitzak 5€ balioko ditu eta 10€ gastatzeko aukera emango dute.

 

azkoitia.eus

Laburrean

Non