Loraldia 2025: JUDIT NEDDERMANN

Bilbao 2025(e)ko Martxoak 23
  • Loraldia 2025: JUDIT NEDDERMANN

Loraldia 2025 jaialdiaren barruan.

Judit Neddermann (ahotsa eta gitarra), Arnau Figueres (bateria), Isaac Coll (baxu elektrikoa), Adri González (teklatua), Darío Barroso (gitarra).

Kataluniarrak Artean lana aurkeztuko du. Lana Katalunia eta Euskal Herriaren arteko zubia da, bi hizkuntzen ospakizun bat, emakumeen bilkura.

Artean EPak sei abesti biltzen ditu: Judit Neddermannen bost eta Quico Pugès biolontxelo jotzailearen bat. Jatorrizko abestiak katalanez idatzi ditu, eta Olatz Salvador kantautoreak euskaratu eta egokitu ditu. Hizkuntzaren aberastasuna eta kantu partekatua ospatzea da diskoaren helburua, eta horregatik, Euskal Herriko bost abeslari (Izaro, Olatz Salvador, Maren, Bea Asurmendi eta Idoia Asurmendi) gonbidatu ditu Juditek, bakoitzak kantu batean laguntzeko.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Martxoak 23
  • Ordutegia12:30
  • LekuaGuggenheim Bilbao Museoa
    Abandoibarra Etorbidea, 2
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa12 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Guggenheim Bilbao Museoa, Bilbao

Non