Carolina Yuste, Emma Suárez, Lola Herrera, Fernando Cayo eta El Brujo igoko dira Gasteizko Antzokien Udal Sareko agertokietara udaberriko eta udako denboraldi honetan

  • Carolina Yuste, Emma Suárez, Lola Herrera, Fernando Cayo eta El Brujo igoko dira Gasteizko Antzokien Udal Sareko agertokietara udaberriko eta udako denboraldi honetan

  • Maiatzaren 2tik uztailaren 18ra bitarte, 45 ikuskizun eta 52 saio programatu dira: antzerkia, dantza, zirkua, euskarazko proposamenak, musika, umorea, musikala, familiarentzako proposamenak...

Udal Antzoki Sareak gaur, martxoak 27, Antzerkiaren Nazioarketo Eguna, Udaberri eta Udako Denboraldi berria aurkeztu du 45 ikuskizunekin eta 52 saioekin. Denboraldiak maiatzaren 2tik uztailaren 18ra bitarte iraungo du.

"Udal Antzoki Sareak kalitate handiko programazioa prestatu du: antzerkia, dantza, euskarazko proposamenak, musika, umorea, zirkua, musikala, familiarentzako proposamenak… Era guztietako formatuak, herritar guztiek bertara joateko eta denboraldiaz gozatzeko arrazoiren bat topa dezaten", azaldu du Sonia Díaz de Corcuera Kultura zinegotziak prentsaurrekoan.

Hilabete hauetan zehar, izen handiko antzezleak igaroko dira Sareko agertokietatik; hala nola: Secun de la Rosa, Silvia Marsó, Carolina Yuste, Emma Suárez, Alicia Borrachero, Aitziber Garmendia, Lola Herrera, Natalia Dicienta, Ana Torrent, Fernando Cayo, El Brujo, Vaquero eta Agustín Jiménez, besteak beste.

Gainera, egile bikainentzako tokia ere izango da. Horietako bat izango da, hain zuzen ere, Carmen Martín Gaite, eta bere mendeurrenean bi lan hauekin omenduko dute: Caperucita en Manhattan eta El cuarto de atrás. Bestalde, tokia izango du Lucy Prebble-k, HBO Sucession telesail sarituko gidoilariak, eta El efecto lana aurkeztuko du. Baina egileez gain, zuzendari bikainen lanak ere ikusteko aukera izango da: Claudio Tolcachir, Juan Carlos Fisher, Lucía Miranda, Rakel Camacho, Rulo Pardo, Mireia Gabilondo...

Era berean, zinemak ere bere tartea izango du zinema-zuzendari entzutetsuen egokitzapenekin. Hala, Fernando León de Aranoaren Los lunes al sol eta Rainer Wenner Fassbinderren Las amargas lágrimas de Petra von Kant filmen egokitzapenak ikusteko aukera izango da.

Denboraldi guztietan bezalaxe, euskarazko eta euskal konpainien proposamenek garrantzi handia izango dute eta aurtengoan 18 ikuskizun izango dira guztira. Horien artean, umorea, antzerkia eta dantza garaikidea egongo dira, "Dantza Sarean" zikloaren edizioari esker. Ziklo horren edizio berria hiru ikuskizunak ditu dantza garaikidera hurbiltzeko tailerrekin eta talde artistikoarekin topaketekin, Zubiak bitartekotza-proiektuaren bitartez.

Jarraitu irakurtzen


  • DataMartxoak 27
  • Gaia Arte eszenikoak