Bilboko Udalak 2025erako Hiribilduaren urteko Kultur Programa aurkeztu du, "Barnean zaituen kultura" lelopean. Agendak mila ekitaldi eta proposamen baino gehiago biltzen ditu, publiko guztientzat pentsatuak, Bilboko auzo ezberdinetan kulturaz eta aisialdiaz ahalik eta gehien gozatzeko, irisgarritasun- eta inklusio-neurriekin pertsona guztientzako.
Programazioaren barruan, Udalak antolatutako hainbat jarduera daude, hala nola jaialdiak -Fant, Musika-Música, Bilboko Kalealdia, Bilbao Poesía, Zinebi, BAD, Gutun Zuria, Gau Zuria-, Bilbao Izan, Inauteriak, Aste Nagusia, Olentzero eta Mari Domingiren Kalejira edo Bilbao Basque Fest, baita beste jarduera batzuk ere: antzerkia, zinema, musika, kontzertuak, literatura, erakusketak, hitzaldiak, ikastaroak, tailerrak, lehiaketak, Arriaga Antzokiaren programazioa, museoena eta Bilbon kultura-jarduera duten beste erakunde publiko eta pribatu batzuena.
Bilboko kulturaren urteko liburuxka honen edukia antolatzeko, 10 jarduera-multzo hauetan banatu da:
Honako hauei buruzko informazio orokorra biltzen duena: