Eskola feminista: "No Ni Ná, Una copla diçidente p´acompañâh un guen puxero"
Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko Martxoak 28
"Imajinatzen emakume andaluziar baten koplaprima, etxelagun kalakariak aukeratuta dituela? Eseak, luma, parpailak eta folklorea murtxikatzeko identitate-ariketa bat. Geure buruarekin adiskidetu eta geure burua ukatzeari uzteko maitasun- eta erresistentzia-ekintza bat. Hizketaldi bat amonekin, lotsagabetzeko. Topaketa bat bazterretan, garenaz harro ehundu ditzagun aliantza disidenteak. Leherketa bat, isiltasunak hausteko molotov lapiko bat. Omenaldi bat xarnegoei, maketoei, joan zirenei, geratu zirenei eta itzultzen ari direnei. Mugak itxuragabetu eta iparra galduta hegoa aurkitzeko proposamen bat. Elkarrekin memoria egin eta zentzumenak deskolonizatzeko gonbidapen bat."