"Amama: irrifarrearen ondarea"

Agurain 2025(e)ko Martxoak 16
  • "Amama: irrifarrearen ondarea"

Bizitzan beti zeozer bilatzen dugu, bai, beti zerbait bilatu nahi dugu, ez duzun hori, maite nahi duzun hori, amesten duzun hori... Gure protagonista xelebre eta zoro honek, Leak, bere lagunek dutena nahi du. Ez, ez da goxoki bat, ezta mugikor bat ere. Leak lagunek amamengandik jasotzen dituzten musuak eta bokata handiak nahi ditu. Amama bat nahi du. Amama maitagarria, berezia, sortzailea, dantzari eta majia egilea, ipuin kontalaria, eta batez ere, asko asko maiteko duen amama.

Ez da gauza erraza.. ez horixe, baina Lea, gure protagonista, amama, amatxi, amona, abuela, yaya edo dena delakoa bilatzen salatuko da, han eta hemen, behin eta berriz, eta bai ala bai.

Amama: Irrifarreen Ondarea antzezlan bat baino gehiago da; gure amonek oparitzen diguten jakituriari, pazientziari eta maitasunari egindako omenaldia da, gure oraina argitzen eta etorkizuna gidatzen duen irribarre-ondarea utziz. Amonen esperientziek eta jakituriak belaunaldi gazteenen bizitza aberastu dezaketela erakutsiko dugu.

Antzezlan honen helburua ikusleak magia eta fantasiara eramatea izango da. Helduekiko baloreak eta zaintza, baina batez ere balore horien transmisioa. Maitasuna. Jakinmina. Interesa. Errespetua eta Aniztasuna. Denok dugu tximeletak bezala, zerbait ederra bihurtzeko gaitasuna.

Fitxa artistikoa:

  • Egilea: Aizpea Goenaga
  • Sorkuntza eta zuzendaritza: Ugaitz Alegria
  • Antzezleak: Nagore Gonzalez eta Idoia Tapia
  • Musika: Inun
  • Soinu espazioa: Kantauri estudioa
  • Jantziak: Ana Franco
  • Diseinua: BLK Komunikazioa
  • Argazkiak eta Komunikazioa: Ilara 
  • Eszenografia: eidabe 
  • Soinu eta Argiak: Xabi Urritikoetxea
  • Ekoizpena: eidabe

Laburrean

Non