LARRUA EGITASMOA Jordi Vilasecak eta Aritz Lópezek zuzendutako dantza-proiektua da, berezko hizkuntza bat duena, eta hainbat estilo, fisikotasun eta diziplina uztartzen dituena (Break Dance eta Dantza Garaikidea). LARRUA EGITASMOA Gasteizen eta inguruetan dantzarekiko zaletasuna sustatzeko asmoz sortu zen. Hala, etorkizunera begira, lehen proiektu hau kolaborazioetara zabalik dago: tokiko artista zein artista nazionalak, erakunde ezberdinak, egonaldi artistikoak… Talde artistiko baten antzera jokatu nahi dute, azken batean.
Proiektuak ez luke soilik koreografien arlora mugatu nahi; horrez gain, workshop, ikastaro eta eskolen bidez, pedagogiaren arloa ere jorratu nahiko lukete, dantza lantzeko eta ulertzeko duten modua ezagutzera emateko. Haien proiektuak antzekotasunak aurkitzen ditu, fisikotasunari eta emozioari dagokienez, dantza garaikidearen eta break dance deritzonaren artean, dantza bakarra balira bezala ulertuz.
Victoria Eugenia Antzokia [Donostia-San Sebastián]