Liburu Egunak 2025: "Frankenstein agurgarria"

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko Apirilak 11
  • Liburu Egunak 2025: "Frankenstein agurgarria"

 
Frankenstein liburuan, galdera horien inguruan idatzi zuen Mary Shelleyk, duela 200 urte pasatxo. Ana Galarraga zientzia-komunikatzaileak eta Petti musikariak tripak atera dizkiote liburuari, eta gaur egunera ekarri dituzte kezka horiek, ikuspegi feminista, historiko, filosofiko eta etikotik. Ordubeteko errezitaldi musikatuan, hitzak eta kantuak txirikordatzen dituzte, eszenaratze performatibo sotil eta iradokitzaile baten bidez.

Ana Galarraga Aiestaran (Zarautz, 1970) zientziako komunikatzailea da Elhuyarren. Ehunka artikulu argitaratu ditu, euskal komunikabideetako ohiko kolaboratzailea da, liburuak eta ipuinak idazten ditu, eta hainbat ekitaldi zuzendu eta gidatu ditu. Elhuyarretik kanpo, proiektu artistiko ugaritan parte hartu du, hala nola literaturan, argazki erakusketetan, arte-egonaldietan, performanceetan eta antzezlanetan.

Zarauzko plataforma feministaren, Euskal Idazleen Elkartearen eta Lanartearen kide ere bada.

Juan Luis Perez Mitxelena (Bera, 1973) Petti izenez da ezaguna musika arloan. Konposatzaile eta gitarra-jotzaile aparta da, eta haren ahots ahaltsu eta adierazkorra aseezina da. Hamabi disko atera ditu bere izenean (azkena Manipulazio estrategiak, 2020an), hainbat bildumatan parte hartu du, eta musikari entzutetsuekin abestu eta jo du.

Halaber, gustuko du beste estilo eta diziplinetako artistekin elkarlanean aritzea, adibidez, Harkaitz Cano, Irati Jimenez, Rafael Berrio, Iñaki Salvador eta Karlos Jimenez.


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2025(e)ko Apirilak 11
  • Ordutegia19:00-20:30
  • LekuaGoiuri Jauregia
    Aihotz Enparantza, 1
    Vitoria-Gasteiz
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Goiuri Jauregia, Vitoria-Gasteiz

Non