"Kontukantari 3. Zimurren artean kontukantari"

  • "Kontukantari 3. Zimurren artean kontukantari"

Kontukantari 2014an sortu zen, haurrentzako kalitatezko eszena- eta musika-eskaintza sortzeko asmoz. Txotxongiloen laguntzaz, proposamen musikal honek gogoan ditugun abestiak hartzen ditu berriz, reggae, rap, blues eta beste erritmo batzuetara eramanez.

Kontukantari (2014) eta Kontukantari 2. Mendian ibiltari (2017) lanen ondoren, euskal txotxongilolarien konpainiak Kontukantari 3. Zimurren artean kontukantari aurkezten du orain. Kontzertua belaunaldi zaharrei egindako omenaldi gisa pentsatuta dago, eta jakinduriaz eta umorez betetako hamar abesti berri ditu, haurrek, gurasoek eta aitona-amonek dantza egin eta kanta dezaten. Belaunaldien arteko bidaia honetan, lagun egiten dieten txotxongiloak dira protagonista.

Sinopsia

Ma oso lanpetuta dago azken aldian, eta amonaren etxean utzi du haurra. Nanuk, adi-adi entzungo ditu amonak zimurren artean ezkutatzen dituen istorioak, baina Kanutok zaunka etengo du jarduna: etxea miatzen ari zela, aitonaren txapela zaharra aurkitu du. Jakinduriaz betetako txapela.

Fitxa

  • Kantaria: Sandra Fernandez Agirre
  • Musikaria: Roberto Castro "Boti"
  • Totxongilolariak: Itziar Fragua, Marta Álvarez del Valle, Jon Koldo Vázquez
  • Musika: Roberto Castro "Boti", David Nanclares
  • Dramaturgia, eszenografia, jantziak eta txotxongiloak: Laenananaranja
  • Testua: Jon Koldo Vázquez
  • Zuzendaritza: Iker Garcia
  • Argiteriaren diseinua: Paco Trujillo
  • Argiteriako teknikaria: Victor Palacio
  • Diseinu grafikoa: Aritz Garcia
  • Ekoizpena: Solobe Art
  • Jatorrizko ideia: Sandra Fdez. Agirre, Mikel Pikaza
  • Iraupena: 60 minutu
  • Adina: +3 urte
  • Webgunea: www.kontukantari.eus

Laenananaranja

Titiriteroak bokazioz, Bilbon sortu zen 1999an. Bere ibilbidean, bereziki nabarmentzen dira Kontukantari trilogia musikala, mahai-txotxongiloekin egindako antzezlanak: Lolo: 215. eskakizunaImundo, hesi-puskatzailea eta Ma, tren Taupadak; eta Altzoko Handia txotxongilo-opera, Donostia 2016 eta Topic, Tolosako Txotxongiloen Nazioarteko Zentroarekin batera ekoitzia.


Laburrean