Audience taldearen disko berriaren izenburua oso esplizitua da, eta edukiaren deskribapen zehatza egiten du: Bob Dylan berrikusia. Lan honek XX. mendeko musika popularraren ikono handienaren 9 abestiren moldaketak jasotzen ditu. Moldaketa hauek Xabier Payak Bob Dylan. 100 kantu libururako egindako itzulpenetan oinarritzen dira.
Tío Pete estudioan grabatu zen diskoa, Jose Lastraren gidaritzapean.
Nahasketak: Jose Lastra.
Abestiak
1. Mendian trumoia (05:34)
2. Euri jasa latza dator (04:32)
3. Gazte betiko (03:07)
4. Positiboki 4 kalea (03:45)
5. Dena hautsi da hemen (04:35)
6. Garaiak aldatzen baitira (03:57)
7. Iparraldeko neska (03:27)
8. Ez hoa inora (02:47)
9. Zeruko atea joz (03:44)