"Hortz aina hots"

  • "Hortz aina hots"

Ezpalak helduagoa da orain, Hortz aina hots disko berrian egiaztatu ahal izango dugunez. Rock britainiarraren eragina sumatzen da album berri honetan, abesti gogor eta bortitzagoak aurkeztu baitizkigu taldeak; diskoko 10 abestien bitartez, taldekideek argi utzi digute beti egin nahi izan dutena egiten ari direla. Izan ere, "zenbat buru, hainbat aburu", diote. Hortz aina hots estudioan grabatutako hirugarren diskoa da, bigarrena Oso Polita diskoetxearekin; honen aurretik, Kolpatu topatu lana kaleratu zuten, eta harrera oso ona izan zuen kritikarien aldetik ez ezik, ikus-entzuleen aldetik ere.

Argitarapen honekin kantu berriak aurkeztu dira, diskoko focus track-a esaterako, "Boterearen dantza", gizarte automata izatearen arriskuei buruz diharduena. Kanta horiei beste 6 abesti berri gehitu zaizkie, hausnarketa eragile. Tempus fugita aipatzen dute "Ez itxoin" abestian; niaren bila dabiltza "Kaosari deika" abestian, eta bizitzaren galdera nagusien erantzunen bila, berriz, "Nork daki"-ren kasuan. Hala ere, letra motibatzaileek ere badute tokia, hala nola "Berdin zait", non argi utzi duten norbera dela garrantzitsuena besteen iritzien aurrean, eta "Zerotik" abestian birsortzea eta berriro ere hutsik hastea aipatzen dituzte. Azkenik, "Gasolina" kantuan, aztoratzen gaituen zerbait aldatu ezin dugunean sentitu dezakegun inpotentzia edo ezintasun-sentsazioari buruz ari zaizkigu, nolabaiteko jarrera estoiko batekin.

Irailean kaleratu zuen taldeak diskoaren lehen aurrerapena, "Kontran" singlea. Amorruz eta gitarra zaratatsu eta sutsuz beterik, garage eta noise estiloetatik gertuago dagoen soinua dakar taldeak abesti honetan, riff sendo eta punk ukituekin, melodikotasuna galdu gabe betiere. Handik gutxira, "Zu izan" abesti melodikoa ezagutu genuen, pop-rock estilotik gertu, eta garen bezalakoak izatera eta ezarritako arauei jaramon ez egitera bultzatzen gaitu. Hirugarren aurrerapena "Lehertu arte" izan zen, zuzenean sistema seinalatzen duen amorruzko eta desadostasuneko oihua. "Denbora, bizitza, naizena... Saltzen nabil ta ez da nahiko" bertsoan, pertsonak akituta bizi direla kritikatzen du taldeak, beti gehiago eta gehiago eskatzen duen sistema baten eraginez.

Ezpalak honako hauek osatzen dute: Juanjo Berasain (ahotsa), Eñaut Gaztañaga (gitarra), Unai Eizagirre (baxua) eta Janardana Iglesias (bateria). Euskal musika alternatiboaren erreferente bihurtu da taldea azken urteotan, eta komunikabide handiak ere jabetu dira horretaz, hala nola Mondo Sonoro aldizkaria edo Gaztea irratia, zuzenekoetan berebiziko potentzia erakusten baitute; horretaz gain, Los Conciertos de Radio 3 saioan aritu dira, baita Bilbao BBK Live jaialdian ere.

Abestiak

1. Kontran (3:07)
2. Lehertu arte (2:47)
3. Zu izan (2:57)
4. Boterearen dantza (3:34)
5. Gasolina (2:52)
6. Nork daki (2:29)
7. Berdin zait (2:58)
8. Ez itxoin (2:44)
9. Zerotik (2:54)
10. Kaosari deika (3:23)

Erosi Hortz aina hots diskoa: biniloa / CD / digitala

 

Oso Polita

Laburrean

  • Egileak Ezpalak
  • DiskoetxeaOso Polita
  • Zenbatekoa18,00 € (biniloa) / 12,00 € (digitala)
  • FormatuaBiniloa / CD / MP3
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2022
  • LizentziaCopyright