"Mujer. Trabajo y familia"

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko apirilaren 8(e)tik 2025(e)ko urriaren 19(e)ra
  • "Mujer. Trabajo y familia"

Emakumea. Familia eta lana erakusketa hartuko du Arabako Arte Ederren Museoak. 35 lan ikusi ahal izango dira, Arabako egile oso garrantzitsuenak, hala nola Ignacio Díaz de Olano, Fernando de Amárica eta Pablo Urangarenak, eta urriaren 19ra arte egongo da ikusgai.

Urteetan zehar osatzen joan den bilduma zabalari esker, Arabako Arte Ederren Museoak askotariko ikuspegietatik jorratzen du bere erakusketa. Oraingo honetan, emakumeen irudikapena izan du xede, bi eremuri helduta (familia eta lana), emakumeak funtsezkoak izan diren beste arlo batzuk (hala nola erlijioa, jaiak, gizartea eta hezkuntza) eta zenbait genero oparo (esaterako, erretratua eta biluzia) kanpoan utzita.

Emakumea. Familia eta lana erakusketan ikusgai dauden lanek beren egileen bidez hitz egiten digute, guztiak gizonak, hain zuzen ere emakumeek hezkuntzara oro har eta are artistikora sartzeko zituzten zailtasunen ondorioz". Lan horiek emakumeak XIX. eta XX. mendeen artean euskal gizartean betetzen zuen zereginera hurbiltzen gaituzte, bizimodu tradizional eta landatar batetik hiriko eta industrial batera igarotzen ari baitziren.

Bizimodu horiek, emakumea protagonista dela, artista bakoitzaren estilo eta ikuspegi berezitik kontatzen dira, eta atal hauetan azaltzen dira: Emakumea landa-eremuan, Emakumea eta itsasoa eta Amatasunetik haratago.

Erakusketan Arabako egile oso garrantzitsuen 35 lan ikus daitezke, besteak beste Igancio Díaz Olano, Fernando de Amárica eta Pablo Urangarenak, bai eta beste euskal artista batzuenak ere, hala nola Ramón eta Valentín de Zubiaurre, Aurelio Arteta edo Alberto Arruerenak. Gainera, bilduman dauden arren, ia lehen aldiz erakusten dira eremu nazionaleko zenbait lan, hala nola Joaquín Valverderen Gorularia eta Sánchez Cayuelaren Nafarroako sakaneko egurgileak.

Lan guztiak Arabako Arte Ederren Museoaren bildumakoak dira.

araba.eus

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2025(e)ko apirilaren 8(e)tik 2025(e)ko urriaren 19(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik larunbatera: 10:00-14:00 eta 16:00-18:30, igande eta jaiegunetan: 11:00-14:00
  • LekuaArabako Arte Ederren Museoa
    Frai Francisco Vitoria Ibilbidea, 8
    Vitoria-Gasteiz
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Arabako Arte Ederren Museoa, Vitoria-Gasteiz

Non