"Kuartk Valley"

  • "Kuartk Valley"

2005eko amaiera. Kuartango, Arabako (Euskal Herria) haran urrun bat. Bi gizonek amets zahar bat mamitzeko konpromisoa hartu dute: western bat filmatzea. Ez dute ez dirurik ez talde teknikorik, baina bertako biztanleak filmeko pertsonaiak gorpuzteko konbentzituko dituzte. Algo más que morir, lehen euskal westerna, Almería Western Film Festival jaialdian estreinatu zen 2014an, eta bi sari nagusi irabazi zituen. Kuartk Valley filmak azkenean argitara eman du abentura kolektibo hori, eta kondaira finkatuta geratuko da.

Maider Oleagak (Bilbo, 1976) hainbat film proiektatu izan ditu Zinemaldian, tartean Muga deitzen da pausoa, Ikusmira Berriak egonaldi-programaren lehen edizioan garatu zuen proiektua, hain zuzen ere. 

Fitxa

  • Zuzendaria: Maider Oleaga
  • Gidoia: Maider Oleaga
  • Argazkia: Rita Noriega
  • Muntaketa: Maialen Sarasua
  • Musika: Pájaro
  • Soinua: Luca Rullo
  • Iraupena: 84 minutu

Laburrean