Agurreko kontzertua iragarri du Esne Beltza taldeak. 2025eko otsailaren 1ean izango da, Bilbao Arenan, eta lagun handiz inguratuta arituko da eszenatokian. Besteak beste, Fermin Muguruza, La Pegatina, Chambao eta El Canijo de Jerez izango dira Esne Beltzarekin batera Bilbon.
Taldeak adierazi duenez, "festa bat izan zen gure hasiera, eta festa bat izango da bukaera, ahalik eta alaiena. Aldarrikapenak ahantzi gabe, alaitasuna borroka tresna bezala erabili dugulako hasiera beretik".
Gipuzkoako taldeak 18 urte beteko ditu eszenatoki gainetik agur esaten duenean.