MUAK Navarra 2025 - Urteroko Komedia Jaialdia

Pamplona/Iruña 2025(e)ko urriaren 4(e)tik 2025(e)ko abenduaren 12(e)ra
  • MUAK Navarra 2025 - Urteroko Komedia Jaialdia

MUAK Navarra 2025 - Urteroko Komedia Jaialdia urriaren 4tik 12ra bitartean ospatuko da.

Kultura-ekitaldia da, eta bere helburua da Nafarroara Estatuko komedia-ikuskizun onenak ekartzea. Barre egiteko, ospatzeko eta umoreari buruz hausnartzeko aste bat.

Umorea, hain presentea gure idiosinkrasian, bizitza ulertzeko eta azaltzeko modu bat da. Bizitzaren aurreko jarrera bat. Gure geneetan dago, eta batu egiten gaitu. Elkarren artean dugun gauza gutxietako bat da. Gizenok eta meheok, ilehoriok eta beltzaranok, txikiok eta handiok. Denok dugu gogoko barre egitea.

Estatuko komedia-ikuskizun onenak Nafarroan gozatzeko urteko hitzordu moduan sendotu nahi du MUAK erakusketak. Punta-puntako umorea, abangoardiakoa, lotsagabea eta dibertigarria zuzenean ikusteko bederatzi egun. Emanaldiak, ekitaldi esklusiboak, mahai-inguruak, podcastak eta mintzaldiak egingo diren ia bi aste. Profesional onenak ezagutzeko eta haiengandik ikasteko urteko topaketa bat.

Orain arte, udazkenak eskolak hastea, koilaraz jateko jakiak eta perretxikoen denboraldia hastea ekartzen zituen berekin. Eta, jakina, hori guztia hobea izango da aurpegian irribarrea edukita. Hala, hemendik aurrera, udazkenak komedia onena ere ekarriko du berekin: MUAK.

EGITARAUA: 

Urriak 4, Baluarte Auditorioa

Urriak 5, Baluarte Auditorioa

Urriak 9, Baluarte Auditorioa

Urriak 10, Baluarte Auditorioa

Urriak 11, Nafarroa Arena

Urriak 12, Baluarte Auditorioa


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2025(e)ko urriaren 4(e)tik 2025(e)ko abenduaren 12(e)ra
  • LekuaPamplona/Iruña
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Pamplona/Iruña

Non