Jazzaldia 2025: Anari

Donostia / San Sebastián 2025(e)ko Uztailak 24
  • Jazzaldia 2025: Anari

Donostiako Jazzaldia 2025 jaialdiaren egitarauaren barne.

Anari (ahotsa, gitarra), Ander Mujika (gitarra, ahotsak), Ruben Garatea (teklatuak), Xabier Olazabal (baxua), Mikel Txopeitia (bateria), Xabi Etcheverry (arrabita, gitarra, teklatua, ahotsak)

1997an argitaratu zuen lehen diskoa, bere izen artistikoa duena izenburu. Harrezkero, Anari ahots pertsonal eta garrantzitsuenetakoa bihurtu da euskal musikaren eszenan. Ia hiru hamarkadatan estudioko 7 disko eta zuzeneko 2 grabatu ditu: Anari (1997), Habia (2000), Zebra (2005), 2007ko Martxoaren 31ean Bilboko Kafe Antzokian (2007), Irla Izan (2009), Bidea eta Denbora (2013), Zure aurrekari penalak (2015), Epilogo bat (2016) eta Giza Zarata (2024).

Kritika espezializatuak hasiera-hasieratik kokatu du Anariren ibilbide musikala Euskal Herriko gailenetakoen artean, eta gaur egun badago euskaraz idatzitako literaturaren barruan nabarmentzen duenik ere. Izan ere, berriki bi liburu argitaratu ditu: Gari eta goroldiozko (2022) eta Demoliciones controladas (2023).

Artista, abeslaria, gitarrista eta konpositorea, erraietatik sortzen zaion estilo musikal paregabe baten jabe da Anari. Rocka eta folka uztartuta, berritzen eta soinuak esploratzen dihardu etengabe. Azpimarratzekoak dira, gainera, bere letren sakontasun poetikoa, zintzotasuna, hunkigarritasun gordina eta dotorezia, gaitzat dituztenak maitasuna, bakardadea, tristura, edertasuna, identitatea, introspekzioa, gizartea, politika...

 

jazzaldia.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Uztailak 24
  • Ordutegia21:00
  • LekuaKeler Gunea

    Donostia / San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Keler Gunea, Donostia / San Sebastián

Non