Julio Soto izango da Elizondoko estreinaldian.
Norbere Mundu Intimo bertso doinu izena jarri diote ikuskizunari. Emanaldi bakoitzean bertsolari bakarra ariko da bertsotan. Mirarik bakarrizketa desberdinak egingo ditu gai desberdinen inguruan, baina bertsolaritzarekin izango dute lotura. Eta bertsolariari heldulekua edo gaia jarriko dio kantatzeko. Izan galdera desberdinak, bakarkako gairen bat edo ofizioka
Bertsolari frustratu izatearen albo-kalteek eraman dute Mirari Martiarena umoregintzara. Umoregintzak itzularazi du bertso mundura. Agian horregatik egiten ditu bakarrizketak bertsotan egiten zuen postura berean. Bertsolariekin banaka hitz egin nahi du bizitzako momentu intimoetan bertsoak izan dezakeen lekuari buruz. Bertsolaria bertsotan, bakarrizketalaria bakarrizketak egiten. Buruz-buru baina, ofizioka. Stand-up librean.